XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aspaldi danik izan du gizonak, hegaztien gisara, airerik aire korritzeko ametsa.

Eta egiaz, hegazkinak edo airekoak direla medio, hegaztirik bizkorrena baino aiseago ibili ohi da gizona egungo egunean lurbira osoa alderik alde zeharkatzen duelarik, eta ez bakarrik lurbiran zehar, zeren ilargiraino heldu bait da aireko ibilietan.

Dena den, hegazkin mota bi dugu: helizea bitarteko ibiltzen direnak eta erreazioko motordunak.

Honela, airebidea gertatzen da egungo munduan nahiz garraiorako nahiz-eta bidaiatzeko ibilgailurik egokien eta lasterrena.

1) Leku batetik bestera joan behar bazenu edo-eta bidaia luze bat egin behar izan, zein ibilgailutan ailegatuko zinake lehenik: traktorean, zaldiz, txalupaz, oinez, hegazkinez, bizikletaz, trenez, autoz...?.

Egizu ibilgailu bizkorrenetik motelenera zerrenda: